WEB APPak
ZERBITZUAK
Lan-jarduera hasi berri duzu eta ez dakizu zure bezeroengana iristeko zer behar duzun?
Elkarrekin aztertuko dugu zer behar duzun eta zuretzat eta zure negoziorako soluziorik onena aurkituko dugu. Kreatibu-n arreta pertsonalizatua izango duzu, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia eta prestakuntza arlo hauetan: web orrien diseinua, diseinu editoriala eta diseinu grafikoa.
Ez badakizu nondik hasi… pausoz pauso joango gara.
Zure negozioari Interneten ikusgarritasuna emateko funtsezko pausoak

Nortasun korporatiboa
Lehen pausoa zure negozioaren nortasun korporatiboa sortzea da, balioak eta enpresaren kultura transmititzeko.
Zure marka eraikitzen dugu logotipoarekin hasita, zeinak zure identitatea ordezkatzen baitu inprimatutako euskarri guztietan. Papertegi korporatiboa edukitzea ezinbestekoa da, ez bakarrik zure kontaktu-datuak jasotzeko, baita zure markaren balioa honako hauetan transmititzeko ere:
Bisita-txartelak | Gutun-orriak | Email sinadura | Gutun-azalak | Karpeta korporatiboaren diseinua | Ohar-koadernoa | Merchandising | …
Diseinu Editoriala eta Publizitatea
Diseinu editoriala ezin da falta… Folleto batean edo diptyko/triptyko batean eskaintzen dituzun zerbitzu edo produktuak azal ditzakezu eta zure burua aurkeztu bezeroei. Aurkezpen-txartel bikaina da.
Ez ahaztu publizitatea hiri-euskarrietan, hala nola kartelak, display-ak, ibilgailuen errotulazioa edo dendaren erakusleihoa. Guztiak garrantzitsuak dira, ez bakarrik informatzeko, baita zure marka transmititzeko ere.
Aldizkariak | Katalogoak | Egunkariak | Liburuak | Disko-azalak | …


Webguneen Garapena eta Diseinua
Eta, jakina, webgune eguneratua eta edukiz baliagarria eduki behar duzu zure (etorkizuneko) bezeroentzat. Interneten ez bazaude, askorentzat ez zara existitzen.
Neurrira egina izan, txikia edo handia, webgune on batek azaldu behar du nor zaren, zer eskaintzen duzun eta nola jar daitezkeen zurekin harremanetan.
Uste baino gutxiagoren truke, zure web pertsonalizatua izango duzu, nahi duzunean editatzeko prest, eta epe luzera dirua aurrezteko aukera emango dizu. Bihurtu zure webgunea bezero berriak erakartzeko zure aliaturik onena.
Neurrirako weba | CMS | Web mantentzea | Mugikorretarako egokitua | SEO optimizazioa | …
Zure iritzia eta proiektuan duzun inplikazioa funtsezkoak dira emaitza hobeak lortzeko. Elkarrekin lan eginda, azken produktua kalitate handiagokoa izango da eta behar duzun horretara guztiz egokituko da.
